surfa eta yoga konbinatzen ditu Eoin Finn-en proposamenak,...
liburuska fin-fina
Eleder BuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus) @Eleder_BuM (Twitter)
Liburu ederrak zure eskura, berbaldi oparoen ate! Books we want to share with you as a bridge to start a good chat! Libroj vi povas peti al ni. Poste oni povas kafetumi kaj babili kune! eleder.aurtenetxe@gmail.com

Liburua eskuratu gura? mezu bat hona idatzita, zure esku izango duzu. eta gero, gura baduzu, iruzkinen bat gehitu honetan blog honetan edo kafe bat hartuko dugu liburuaren aitxakitan!
New York Times-en liburu salduenen zerrendakoa, Christopher Ryan eta Cacilda Jethák (http://www.sexatdawn.com) ikerketa trinkoa egin eta liburu puska atera dute gure artean eta pentsamoldean nagusi den baina hainbeste arazo eragiten dituzten harreman itxiak kolokan jarriz.
Zer egin dezakegu bizitza esanguratsua izateko? Zein da deitzen zaituen bizitzarik sakonena eta nola erantzun ahal diozu dei horri? Heroiaren bidaia horretan zortzi urrats propoastzen dizkigute eta liburuan zehar azaltzen: 1. Deia 2. Deiari uko 3. Sarbidea zeharkatzen 4. Zaindarien bila 5. Nork bere demoninuei eta itzalei aurre egiten 6. Norbera garatzen 7. Transformazioa 8. Etxerako buelta. Eta hori guztia, ia, egileek Bartzelonan emandako ikastaro baten berba egindako moduan jasoa, oso gustora irakurtzeko moduan, bat-batekotasunez, umorez, sakontasunez,...
Byron Katierengandik (www.thework.com) kutxatxoa etxera aurreko astean. Hiru liburu barnean eta oso gutun atsegina. Idatzi genionik ere ahaztuta genuen. Haietako bat tren aldi luzeetan laguntzeko hartu nuen. Itzela. Gai hauei buruz gauza dexente irakurrita gaude. Baina ez dugu bat gogoratzen hau bezain argia eta zorrotza. Oso eraginkorra eta aholkugarria: "A thousand names for joy" (mila izen zoriontasuna esateko). Stephen Mitchell elkarlagunaren laguntzaz egina; hark ingelesera itzulia zuen aspaldian "Tao Te Ching" sonatsua, eta itzulpen hartatik ateratako pasarteak botatzen izan omen dizkio egileari. Byronek bertsolariaren gisa gaiari erantzun, eta horrela, 81 atal osatu arte.The Work edo Inquiry esaten dio edozein pentsamendu mingarriri buelta egiteko prozesu sinpleari, idatziz landu beharrekoari. 4 galdera eta ekintzaGaiaren gainean interesa bai? Liburua eskuratu gura? BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita, zure esku izan dezakezu.
eta
- Egia al da?
- Ziur-ziur jakin al dezakezu egia dena?
- Nola erreakzionatzen duzu pentsamendu hori sinesten duzunean?
- Nor izango zinateke pentsamendu hori kanpo utziz gero?
Buelta eman pentsamendu horri
Robert Mullerek (1923, Belgika) Germania zein Frantzia estatuen menpe izandako Alsace-Lorraine eskualdean eman zuen haurtzaroa. Gudek eragin handia izan zuten bere arbasoengan bai eta berarngan ere. Erresistentzian ere eman zituen bere gaztaroko urte batzuk,... eta horrek guztiak bere bokaziora bideratu zuen: aurrerantzean bakeraren aldeko lanean jardungo zuela erabaki bait zuen gudaren lazkeriak gertu-gertutik ezagutzearen ondorioz. 1948an saiakera lehiaketa baten gailendu eta Nazio Batuetan praktikaldi bat jaso zuen sari gisa. Ordutik 40 urte eman zituen bai Nazio Batuetan (tarte baten U Thant-en laguntzaile zuzen ere izan zen) bai haien eskutik sortutako Univeristy for Peace delakoaren buru. Gaur egun Costa Rican bizi da gehienbat aipatutako Unibertsitatetik gertu eta horretan laguntzeaz gain, idazten eta batetik bestera hizlari ibiltzen da oraindik ere.
Ikasleei (ikasketaren profesionalak behar luketenak) zuzendutako liburua. Ziur aski inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun ondo ikasten jakitea, informazioz eta desinformazioz inguratuta bizi garen honetan.
Ezagutzaren gizartea deritzon honetan gero eta jende gehiagori egokituko zaigu burua erabilita ideiak eta konponbideak askatzea. Ezin "jende sormentsuaren" buru utzi. Denoi egokituko omen zaigu "sortzea", helburua zein den guztiz argia ez den egoeretan ere. Baldintza horietan gidatutako jolasak giltzarri izan ohi dira.
Mundaka-Bilbo trenaldia haizean pasau jata gaur liburu honi esker. Orokorretik hasi gara eta ale batzuk irakurri. Atal nagusiak hiru:1. Bizimodu gogoangarriaEta azpimarratu dizkiogun azpi-ataletako batzuk:
2. Lana erreklamatzen
3. Konbergentziaren boterea
Atzo liburu andana etorri zaigu etxera, sei. Dirudienez Bilboko Aste Nagusian jai hartuta ibili dira postariak eta guztiak batera etorri dira. Etxea uzten ari gara. Ikasle paristar gazte bi bizi dira orain bertan eta harritu antzean zeuden hainbeste liburu ikusita postontzian sartu ezinik.
Esku artean hartu eta berehala hartu genion Tom Peters, Jonas Ridderstråle eta Kjell A Nordström egileen liburuen traza. Enpresa kudeaketan ari direnentzako gida-liburuak, oso hizkuntza zuzenean idatziak.
Peter Drucker azken hamarkadetan enpresa eta kudeaketa munduan eragin handia izan duen horietakoa da. Besteak beste, ezagutza-gizartea omen den honi buruz lehenik idatzi zuenetakoa dugu. Hura elkarrizketatzen hainbat aldiz izan zen Bruce Rosenstein eta duela gutxi liburua atera du harengandik ikasi zituenak eta nork bere bizitzan aplikatzeko modukoak bilduz. Liburuaren izenburuak iradokitzen duena, bizitza zoriontsurako giltza, alde ugaritan jardutea eta interesak jorratzea.
Michael Michalko (www.creativethinking.net) dugu sormenari buruzko aditu handietako bat. Thinkertoys idatzi eta gerokoa da Cracking creativity hau. Atzealdean dakarren testutik entresaka egin dugu: "Ideiak! Zer da sormena? Zer dela eta pertsona batzuk horrenbestekoa? Zein da haien sekretua? Ikasi ote daitezke haien metodoak? Liburu honek erantungo dizkizu galdera horiek, eta zure esku jarriko dizkizu bizitza aldatuko dizuten teknikak,..."
Aspalditxo izan dugu liburu hau eta egileak bidalitako kaseteren bat etxean. Gai mamitsua hartzen du David Whyte poetak testu honetan. Beharra. Lana, identitatearen peregrinazio moduan. Zertan lan egin behar dugu? Zer eman behar dugu lanean? Bizitza eta lana, bakoitza bere aldetik joan behar dira ala guztiz bat izan behar dute?
Zientzialari handia izan omen zen Richard P. Feynman -1918-1988- (Manhattan proiektuan Los Alamosen bonba atomikoa sortzeko proiektuari lotua egoteraino, antza) eta Nobel Saria ere jaso zuen fisika arloan 1965ean. Zientzialarien artean eszentrikotzat joa ei zen arteari atxikia bizi zelako (margolari eta perkusio-jole trebea omen zen) eta harremanei buruz ikuspegi liberala zuelako oso, besteak beste.
Clayton Christensenek proposatu izan du "disruptive innovation" kontzeptua eta nolabatieko ospea lortu izan du kudeaketa gaietan ari direnen artean.

Meg Wheatleyk (www.margaretwheatley.com) urteak daramatza antolakundeetan aholkulari. "Grassroots" edo herri- eta auzo-mugimenduetan, gobernuz kanpoko eta barneko erakundeetan, irabazi asmorik gabekoetan eta bestelakoetan,... Hemen Meg, komunitate osasuntsuak eraikitzeko 10 aholkuak.
Duela hamar urte luze eman zuen liburu hau argitara, sasoi hartan puri-purian ziren "zientzia berriak" (sistemen zientzia, anabasa edo kaosari buruzkoa,...) eta antolakundeen funtzionamendua uztartu eta erabilpen praktikoak iradoki nahian. Gogoan dut hitzaurrean aipatzen zuela, beretzat mundu berria zenean murgiltzen ari zen eta esplorazio hark bere aholkulari-pentsamoldean eragindakoa iradokitzen zuen, ziurtasunetik urrun, baina. Gurean Hobest-eko Alfonso Vázquez eta enparauak antzeko iturrietatik edandakoak dira.