Wednesday 27 July 2011

THE HERO´S JOURNEY


Zer egin dezakegu bizitza esanguratsua izateko? Zein da deitzen zaituen bizitzarik sakonena eta nola erantzun ahal diozu dei horri? Heroiaren bidaia horretan zortzi urrats propoastzen dizkigute eta liburuan zehar azaltzen: 1. Deia 2. Deiari uko 3. Sarbidea zeharkatzen 4. Zaindarien bila 5. Nork bere demoninuei eta itzalei aurre egiten 6. Norbera garatzen 7. Transformazioa 8. Etxerako buelta. Eta hori guztia, ia, egileek Bartzelonan emandako ikastaro baten berba egindako moduan jasoa, oso gustora irakurtzeko moduan, bat-batekotasunez, umorez, sakontasunez,...

Liburu hau eskutan genuela Kepa Egiluz irratian elkarrizketatzea (hemen entzungai)  tokatzen zitzaigun. Hara non, berbaz berbaz, bazena eta badena,... eta berak aipatzen digun "The hero with a thoousand faces" J. Campbell-en liburua,... blogeratzen dugun honexetan ere egileek hasiera-hasieran erreferentziatzat aitortzen dutena,...

"Nueitx"keriek"? Ahulentzako modako auto-laguntza merkea? Ez dugu uste. Gai garrantzitsua begitantzen zaigu eta oso liburu aholkugarria bide horretan hasi nahi duenarentzat

Egileak, Stephen Gilligan eta Robert Dilts, PNLaren aitzindari John Grinder eta Richard Bandler-en eskutik ibili ziren lehenengoetakoak, Santa Cruzeko Unibertsitatean, 1970etako erdialdean. Gainera, Milton Erickson eta Gregory Bateson izan omen zituzten irakasle eta mentore.

Gaiaren gainean interesik bai? Liburua eskuratu gura? BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita,  zure esku izango duzu hau ere.

Ondo bizi!


Eleder

BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Zor-o-mena


Twitter: @Eleder_BuM