Showing posts with label autoeraketa. Show all posts
Showing posts with label autoeraketa. Show all posts

Friday, 2 December 2011

POWER and LOVE: a theory and practice of social change

Adam Kahane-en (http://reospartners.com) liburu ezin interesgarriagoa. Gizarte eraldaketarako teoria eta praktika.

Paul Tillich -en (teologo, filosofo protestantea) definizioak hartzen ditu Kahane...
  • Boterea: bizi den orok ahalik eta zabalen eta indartsuen errealizatzeko, hazteko duen grina
  • Maitasuna: banandutako aleek batzeko duten grina.

Power without love is reckless and abusive, and love without power is sentimental and anemic.
~ Martin Luther King
Liburua eskuratu gura? mezu bat hona idatzita,  zure esku izango duzu. eta gero, gura baduzu, iruzkinen bat gehitu honetan blog honetan edo kafe bat hartuko dugu liburuaren aitxakitan!

Ondo bizi!


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

Tuesday, 14 September 2010

THE ART OF NON-CONFORMITY: set your own rules, live the life you want and change the world

Mundaka-Bilbo trenaldia haizean pasau jata gaur liburu honi esker. Orokorretik hasi gara eta ale batzuk irakurri. Atal nagusiak hiru:
1. Bizimodu gogoangarria
2. Lana erreklamatzen
3. Konbergentziaren boterea 
Eta azpimarratu dizkiogun azpi-ataletako batzuk:
  • 100 €ko inbertsioa behar duen negozioa;
  • Nork bere neurrira diseinatutako urtebeteko graduondoko programa alternatiboa
  • Egiteari utzi beharreko gauzen zerrenda
  • Zein da zure ideia arriskutsua?
Hartu dugun iritzia, oso ona. Liburu zintzoa, bizitzari zentzu hobea emateko aholku erabilgarriz josia dagoena.
 
Chris Guillebeau-k lehenago "A brief guide to World domination" manifestua eman zuen sarean duela urte batzuk eta oso arrakastatsua izan ei zan hura ere.

BM31 liburu guzti hauen antzean, zure esku dozu hau ere, elkarrizketa irekitzeko lagun.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Tuesday, 17 August 2010

LIVING IN MORE THAN ONE WORLD: how Peter Drucker´s wisdom can inspire and transform your life

Peter Drucker azken hamarkadetan enpresa eta kudeaketa munduan eragin handia izan duen horietakoa da. Besteak beste, ezagutza-gizartea omen den honi buruz lehenik idatzi zuenetakoa dugu. Hura elkarrizketatzen hainbat aldiz izan zen Bruce Rosenstein eta duela gutxi liburua atera du harengandik ikasi zituenak eta nork bere bizitzan aplikatzeko modukoak bilduz. Liburuaren izenburuak iradokitzen duena, bizitza zoriontsurako giltza, alde ugaritan jardutea eta interesak jorratzea.

Bideo honetan, Drucker, hil baino 7 hilabete lehenago, Rosensteinen galderei erantzuten:


Mezu bat hona eta zure esku izan dezakezu liburua, BM31k utzita. Ondo bizi! .

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Sunday, 1 August 2010

LEADERSHIP AND THE NEW SCIENCE: Discovering order in a chaotic world

Meg Wheatleyk (www.margaretwheatley.com) urteak daramatza antolakundeetan aholkulari. "Grassroots" edo herri- eta auzo-mugimenduetan, gobernuz kanpoko eta barneko erakundeetan, irabazi asmorik gabekoetan eta bestelakoetan,... Hemen Meg, komunitate osasuntsuak eraikitzeko 10 aholkuak.

Duela hamar urte luze eman zuen liburu hau argitara, sasoi hartan puri-purian ziren "zientzia berriak" (sistemen zientzia, anabasa edo kaosari buruzkoa,...) eta antolakundeen funtzionamendua uztartu eta erabilpen praktikoak iradoki nahian. Gogoan dut hitzaurrean aipatzen zuela, beretzat mundu berria zenean murgiltzen ari zen eta esplorazio hark bere aholkulari-pentsamoldean eragindakoa iradokitzen zuen, ziurtasunetik urrun, baina. Gurean Hobest-eko Alfonso Vázquez eta enparauak antzeko iturrietatik edandakoak dira.


Liburuaren ondorioz lanarekiko eta lanaldiko harremana ere aldatu zen gugan. Ziurgabetasuna, zalantza, kontrolik eza, autoeraketa, epea eta horrelakoak barneratzeraino.

Kili-kili egiten kontu horiek, bai? Hemen aukera bitxi bat liburua zeureganatzeko, BM31ren eskutik.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Tuesday, 13 July 2010

THE WHOLENESS OF NATURE: an exploration of Goethe’s scientific work.

Hara Henri Bortoft, liburu honen egilea, nola aurkezten diguten irakasle ibili ohi den Schummacher College-en orrialdean.



"Fisika eta zientziaren filosofia irakasle jardun izan du nagusiki Henri Bortoft-ek. David Bohm eta Basil Hiley-ren eskutik ikertu izan du teoria kuantikoan osotasun-gaiak eta gaur egun zientzia Goethetarraren gaineko ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu. Baita ere, konzientzia zientifiko modernoaren garapenari buruzkoak."


Itzel gogo handiz pasako diogu liburu eder eta oso hau gaian interesa duenari. Zuk zeuk ardura hartu gura? Badakizu, bada, zer erreza den:
hemen liburua zure zain, mezutxo bat idatzi eta aurrera!

Ondo bizi!



Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Friday, 9 July 2010

GETTING MESSY: a guide to TAKING RISKS and opening the IMAGINATION for teachers, trainers, coaches and mentors

Kim Hermanson (hauxe bere sare-gunea: http://aestheticspace.typepad.com/) Espazio Irekiko OSLIST zerrenda oparoari agur esaten zion mezuaren bitartez ezagutu genuen, txiripa hutsez. Irratikoa kontatu mezu baten, eta liburua berehala bidali zigun. Nahi beste galdera egin genezaion esan zigun ere bai.

Bere liburua jan egin dugu, sasoi baten sarri trenez Abadiñora joan-etorrian ibili gara eta. Oso proposamen egokia egiten digu eta alde askotatik ekiten dio gaiari liburuan: talde baten trebatzaile, irakasle, edo gidari zereginetan ari bagara, jarrera irekia izan dezagun. Onar eta aitor dezagun zerbait badakigula, gogo biziz ekiten diogula gure ardurari, baina jakintza eta sormena talde osoarengan barreiatuta dagoela jakitun. Gure rola, beraz, guztiongan dauden txatalen bidez ahalik eta ohialik ederrenak era daitezen. Jarrera ireki, ausart,  zintzo, beldurrik gabeko eta jolastian hurbil gaitezen "gidari" zereginetara. Taldearen zerbitzuko.

riketa mordoa proposatzen digu Kimek bere liburuan, trabatzaile, aholkulari, esatari, irakasle,... rola irekiago har dezagun. Gure ahuldadean eroso bizi gaitezen, izkutatu gabe, irekiz, jendartearen jakintza zabalari leku eginez eta guztion arteko ikasketa-gune partekatua sortzen lagunduz.

Irakasle/trebatzaile/esatari,.. zereginetan urteetan antzeko bidea hartua genuen  eta horretaz guztiaz dexente pentsatu izan dugu. Ze gozoa, beste norbaitek horretaz guztiaz horren sakon eta argi idatzi izana!

Liburuari bistadizoa egin gura? Hemen duzu liburua zain eta doan, mezutxo bat idatzi eta aurrera!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Tuesday, 29 June 2010

THEORY U: Open mind, open heart, open will

Bolo-bolo dabilen liburua. Antolaketa, autoeraketa, sistemen teoria, talde-sormena, banakoa (bihotz, buru, gorputz eta arima) eta taldearen arteko dantza,...

Gai horiek jorratzen ditu "U teoria" liburu sonatuan Peter Senge-en lankide den Otto Scharmer-ek.

Hona hemen liburuaren webgunea. Interesgarria? Aurrera, bada, idatzi mezu bat eta hartu kargu!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM