Monday 20 December 2010

A THOUSAND NAMES FOR JOY: living in harmony with the way things are

Byron Katierengandik (www.thework.com) kutxatxoa etxera aurreko astean. Hiru liburu barnean eta oso gutun atsegina. Idatzi genionik ere ahaztuta genuen. Haietako bat tren aldi luzeetan laguntzeko hartu nuen. Itzela. Gai hauei buruz gauza dexente irakurrita gaude. Baina ez dugu bat gogoratzen hau bezain argia eta zorrotza. Oso eraginkorra eta aholkugarria: "A thousand names for joy" (mila izen zoriontasuna esateko). Stephen Mitchell elkarlagunaren laguntzaz egina; hark ingelesera itzulia zuen aspaldian "Tao Te Ching" sonatsua, eta itzulpen hartatik ateratako pasarteak botatzen izan omen dizkio egileari. Byronek bertsolariaren gisa gaiari erantzun, eta horrela, 81 atal osatu arte.

Funtsa: badena dena da, eta maita ezazu den-dena, den modu-modu horrexetan. Gauza bera hainbat erpinetatik azalduko digu ederto Byron Katiek liburuan zehar. Paradigma-aldaketa lor dezake. Zoriontsu izaten lagunduko dizu, lepoa ematen dut.

Espazio Irekiaren azpian den pentsamoldearen antza ere, itzela, bestalde.
The Work edo Inquiry esaten dio edozein pentsamendu mingarriri buelta egiteko prozesu sinpleari, idatziz landu beharrekoari. 4 galdera eta ekintza
  1. Egia al da?
  2. Ziur-ziur jakin al dezakezu egia dena?
  3. Nola erreakzionatzen duzu pentsamendu hori sinesten duzunean?
  4. Nor izango zinateke pentsamendu hori kanpo utziz gero?
eta
Buelta eman pentsamendu horri
Gaiaren gainean interesa bai? Liburua eskuratu gura? BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita,  zure esku izan dezakezu.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Zor-o-mena

Twitter: @Eleder_BuM

Tuesday 7 December 2010

MOST OF ALL THEY TAUGHT ME HAPPINESS

Robert Mullerek (1923, Belgika) Germania zein Frantzia estatuen menpe izandako Alsace-Lorraine eskualdean eman zuen haurtzaroa. Gudek eragin handia izan zuten bere arbasoengan bai eta berarngan ere. Erresistentzian ere eman zituen bere gaztaroko urte batzuk,... eta horrek guztiak bere bokaziora bideratu zuen: aurrerantzean bakeraren aldeko lanean jardungo zuela erabaki bait zuen gudaren lazkeriak gertu-gertutik ezagutzearen ondorioz. 1948an saiakera lehiaketa baten gailendu eta Nazio Batuetan praktikaldi bat jaso zuen sari gisa. Ordutik 40 urte eman zituen bai Nazio Batuetan (tarte baten U Thant-en laguntzaile zuzen ere izan zen) bai haien eskutik sortutako Univeristy for Peace delakoaren buru. Gaur egun Costa Rican bizi da gehienbat aipatutako Unibertsitatetik gertu eta horretan laguntzeaz gain, idazten eta batetik bestera hizlari ibiltzen da oraindik ere.

"Most of all they taught me HAPPINESS" liburua argitaratu zuen 1978an lehenengoz eta duela hilabete batzuk BM31 liburu sortarako kopia bat bidali zigun. Bere bizitzako pasadizo ugariz lagunduta ematen dizkigu "humanitatearen eta planetaren onurarako ahots paregabea" eta "buru sormentsu ausartaz eta erabateko konpromisoduna" hitzak jaso izan dituen Robert Muller-ek bere bizitzarako errezetak.

Liburua eskuratu nahi? Mezu bat hona idatzita,  zure esku izango duzu laster, BM31k utzita. Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Monday 6 December 2010

CONCISE LEARNING: learn more & score higher in less time with less effort

Ikasleei (ikasketaren profesionalak behar luketenak) zuzendutako liburua. Ziur aski inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun ondo ikasten jakitea, informazioz eta desinformazioz inguratuta bizi garen honetan.

Toni Krasnic-en liburuak horrexetan lagunduko dizu: hobeto ikasten. Ez hori bakarrik zeure bizitza hobeto gobernatzen lagundu nahi dizu liburu honek. Buru-mapez ondo hornituta dago liburua eta gainera, oso liburu-sorta interesgarria proposatzen du atalez atal.

Atal nagusi bi ditu liburuak:
  1. CLM (Concise learning method): edozein gairi buruz ikasteko metodoa proposatzen digu. Behar den guztia eginda, gehiegizko ezer egin barik.
  2. SOS (skills of success): zenbat jende ezagutzen dugu ikasketetan ondo eman, baina bizitzan ezin aurrera eginik? Bizitzan hobeto moldatzeko gaitasunak garatzen lagundu nahi digu baita ere Tonik: pentsatzea eta ikastea; arazo konpoketa eta sormena; komunikazioa; osasuna; dirua; etika eta gizarte erantzukizuna,...

Nerabeek edo unibertsitate ikasleek oso lezio ederrak atera ditzakete liburu honetatik, bai eta lan munduan ase ezinik dabilen eta bestelako zerbaiten bila dabilen edozeinek ere...

Liburua eskuratu nahi? BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita,  zure esku izan dezakezu, BM31k utzita. Ondo bizi!


Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM
 

Thursday 23 September 2010

GAMESTORMING: A playbook for innovators, rulebreakers and changemakers

Ezagutzaren gizartea deritzon honetan gero eta jende gehiagori egokituko zaigu burua erabilita ideiak eta konponbideak askatzea. Ezin "jende sormentsuaren" buru utzi. Denoi egokituko omen zaigu "sortzea", helburua zein den guztiz argia ez den egoeretan ere. Baldintza horietan gidatutako jolasak giltzarri izan ohi dira.

Dave Gray, Sunni Brown eta James Macanufok sinatutako liburu hau oso lagungarria izango zaizu lan munduan trebatzaile edo fazilitadore ibiltzen bazara edo inoiz talde-dinamikak bideratzea suetatzen bazaizu.

Jolasaren izaera eta oinarriak aztertzen dituzte bertan eta jolas eraginkorra lan-inguruan bideratzeko izan eta landu behar genituzkeen ezaugarriak.
Sarrerako atal horien ondoren jolas-andana  zabala bildu dute egileek eta webgune hauxe jarri digute proposamen gehiago partekatzeko.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Tuesday 14 September 2010

THE ART OF NON-CONFORMITY: set your own rules, live the life you want and change the world

Mundaka-Bilbo trenaldia haizean pasau jata gaur liburu honi esker. Orokorretik hasi gara eta ale batzuk irakurri. Atal nagusiak hiru:
1. Bizimodu gogoangarria
2. Lana erreklamatzen
3. Konbergentziaren boterea 
Eta azpimarratu dizkiogun azpi-ataletako batzuk:
  • 100 €ko inbertsioa behar duen negozioa;
  • Nork bere neurrira diseinatutako urtebeteko graduondoko programa alternatiboa
  • Egiteari utzi beharreko gauzen zerrenda
  • Zein da zure ideia arriskutsua?
Hartu dugun iritzia, oso ona. Liburu zintzoa, bizitzari zentzu hobea emateko aholku erabilgarriz josia dagoena.
 
Chris Guillebeau-k lehenago "A brief guide to World domination" manifestua eman zuen sarean duela urte batzuk eta oso arrakastatsua izan ei zan hura ere.

BM31 liburu guzti hauen antzean, zure esku dozu hau ere, elkarrizketa irekitzeko lagun.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Tuesday 31 August 2010

THE ART OF THE IDEA and how it can change your life

Atzo liburu andana etorri zaigu etxera, sei. Dirudienez Bilboko Aste Nagusian jai hartuta ibili dira postariak eta guztiak batera etorri dira. Etxea uzten ari gara. Ikasle paristar gazte bi bizi dira orain bertan eta harritu antzean zeuden hainbeste liburu ikusita postontzian sartu ezinik.

Gu Mundakan biziko gara bihartik aurrera. Eta han, astia hartuko dugu atzokoen artean ederrenetsi genuen "The art of the idea" hau gozatzeko. Orriztatu baino ez dugu egin baina sekulako traza hartu diogu. Edukia oso interesgarria eta ediziobenetan zaindua eta berezia.


"Whatever your idea is about ideas, this book will change it" dio atzekaldeko promo-eleak. Eta gu, baiezkoan gaude, intuizioz. Hara zer dioen senaz, liburua antolatuta dagoen 20 oharren arteko 7.ean: "Trust YOUR INSTICTS, or they will GO AWAY".

Senez eta bihotzez diotsugu, liburu hau guk geuk hartuko dugu egun batzuetarako. Gero, BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita,  zure esku izan dezakezu liburua, BM31k utzita. Ondo bizi! .

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

ANYTHING BUT ORDINARY: A Crash Course in Lateral Business Thinking

Esku artean hartu eta berehala hartu genion Tom Peters, Jonas Ridderstråle eta Kjell A Nordström egileen liburuen traza. Enpresa kudeaketan ari direnentzako gida-liburuak, oso hizkuntza zuzenean idatziak.

Gerora jabetu ginen, Anja Foerster & Peter Kreuz, "Anything but ordinary" honen egileek aipatutakoei esker ona adierazten diete eurengan izandako eragin nabarmenagatik.

Enpresa berritzaileentzako aholkuak ematen dituzte euren esperientzian sinesmenetan (hona hemen, egileok plazaratutako manifestua) eta adibide ugaritan oinarrituta.

Hementxe liburuari buruzko xehetasun gehiago. Eskuratu nahi? Bada, idatzi mezu bat hona eta zure esku izan dezakezu liburua, BM31k utzita. Ondoren, gura bazenu, solasalditxo bat izango genuke liburua aitxakia hartuta. 

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Tuesday 17 August 2010

LIVING IN MORE THAN ONE WORLD: how Peter Drucker´s wisdom can inspire and transform your life

Peter Drucker azken hamarkadetan enpresa eta kudeaketa munduan eragin handia izan duen horietakoa da. Besteak beste, ezagutza-gizartea omen den honi buruz lehenik idatzi zuenetakoa dugu. Hura elkarrizketatzen hainbat aldiz izan zen Bruce Rosenstein eta duela gutxi liburua atera du harengandik ikasi zituenak eta nork bere bizitzan aplikatzeko modukoak bilduz. Liburuaren izenburuak iradokitzen duena, bizitza zoriontsurako giltza, alde ugaritan jardutea eta interesak jorratzea.

Bideo honetan, Drucker, hil baino 7 hilabete lehenago, Rosensteinen galderei erantzuten:


Mezu bat hona eta zure esku izan dezakezu liburua, BM31k utzita. Ondo bizi! .

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Monday 16 August 2010

CRACKING CREATIVITY: the secrets of creative genius

Michael Michalko (www.creativethinking.net) dugu sormenari buruzko aditu handietako bat. Thinkertoys idatzi eta gerokoa da Cracking creativity hau. Atzealdean dakarren testutik entresaka egin dugu:
"Ideiak! Zer da sormena? Zer dela eta pertsona batzuk horrenbestekoa? Zein da haien sekretua? Ikasi ote daitezke haien metodoak? Liburu honek erantungo dizkizu galdera horiek, eta zure esku jarriko dizkizu bizitza aldatuko dizuten teknikak,..." 

Askotxo esatea da, ez da? Dena den, alor horretan ibili ohi bazara, lagungarri izango zaizu nolabait. Liburuari bistadizoa egin nahi? Mezu bat hona eta zure esku, BM31k utzita. Ondo bizi! .

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

CROSSING THE UNKNOWN SEA: Work as a pilgrimage of identity

Aspalditxo izan dugu liburu hau eta egileak bidalitako kaseteren bat etxean. Gai mamitsua hartzen du David Whyte poetak testu honetan. Beharra. Lana, identitatearen peregrinazio moduan. Zertan lan egin behar dugu? Zer eman behar dugu lanean? Bizitza eta lana, bakoitza bere aldetik joan behar dira ala guztiz bat izan behar dute?

Poeta da David Whyte eta oso modu dotore, ausart eta benetakoan heldu dio gaiari. Horren inguruan zalantzaldean bizi bazara, argi emango dizu honek, baietz!

 Liburuaren ondorioz lanarekiko eta lanaldiko harremana ere aldatu zen gugan. Ziurgabetasuna, zalantza, kontrolik eza, autoeraketa, epea eta horrelakoak barneratzeraino.

Kili-kili egiten kontu horiek, bai? Mezu bat hona eta zure esku, BM31renetik. Ondo bizi! .

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

CLASSIC FEYNMAN: all the adventures of a curious character

Zientzialari handia izan omen zen Richard P. Feynman -1918-1988- (Manhattan proiektuan Los Alamosen bonba atomikoa sortzeko proiektuari lotua egoteraino, antza) eta Nobel Saria ere jaso zuen fisika arloan 1965ean. Zientzialarien artean eszentrikotzat joa ei zen arteari atxikia bizi zelako (margolari eta perkusio-jole trebea omen zen) eta harremanei buruz ikuspegi liberala zuelako oso, besteak beste.

RALPH LEIGHTON haren lagunak bildu zituen Richard P. FEYNMAN berak idatzitako pieza interesgarrienak 500 orrialde luzeko liburu honetan eta jendaurrean hizlari ere entzun ahal dugu Feynman bera 19 gai eta pasadizoren gainean. liburuak dakarren CDan.

Gaur egun, Feynmanen jarraitzaileek webgune hau dute eta Wikiquotes honetan dituzu haren aipu azpimarragarri batzuk.

Liburua eskuratu gura baduzu, mezu bat hona eta zure esku. Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Wednesday 11 August 2010

DISRUPTING CLASS: how disruptive innovation will change the world learns

Clayton Christensenek proposatu izan du "disruptive innovation" kontzeptua eta nolabatieko ospea lortu izan du kudeaketa gaietan ari direnen artean.

Taldea osatu zuen (Curtis John eta Michael hornekin) eta kontzeptu horiek tresna hartu eta etorkizunean behar dugun hezkuntza-sistemarako proposamena egin dute. Kako bat, irakurri dugun apurretik: ikasle bakoitzaren izaerara ondo moldatuko den sistema diseinatzea, ordenagailuek ematen dutena ondo baliatuz. Modularitatea.

Gai potolo horietan interesik bai?

Liburua eskuratu gura baduzu, mezu bat hona eta zure esku.

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

DO MORE GREAT WORK: stop the busy work and start the work that matters

Lana, bizitza eta zoriontasuna. Elkarrengadik hain gertu eta hain urrunduak sarri. Bokazioa, norberaren izatea, askatasuna, erantzukizuna, beldurra, arriskatzea, erratu, ikasi eta aurrera egitea,... Orainean bizi ala gerokoaren pentsutan sakrifikatu? Zoriontasuna ote da mugatuak jaio garela eta mugatuta bizi behar dugula onartzea? Dauzkagun muga horien barneko txoko txikitxuetan zorion-apurrak apreziatzea eta horietan pozik bizitzea? Ala, behingoan, hautsi, sakon barnera begiratu eta gure doaietan zentratuta, bizitzako une orori zentzua ematen saiatzea, egin behar dugun hori egiten ari garela sinestuta, eta guk egin ezean zulo hori hutsik utziko dugula jakitun?

Auto-laguntza saltzaileen eraginpeko lurrinak ote dira kontu guzti horiek ala "status quo" delakoa bere horretan jarraitzea nahi dutenek uxatu nahi dituzten pentsamolde ausartak?

Gai honen inguruan hainbeste denbora eman ohi dugu... BOX OF CRAYONSeko Michael Bungay Stanier-ek bidali digun liburu honek zerbait argituko ote digu?

Kili-kili egiten kontu horiek zuri ere bai? Hemen aukera bitxi bat liburua zeureganatzeko, BM31ren eskutik.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Sunday 1 August 2010

LEADERSHIP AND THE NEW SCIENCE: Discovering order in a chaotic world

Meg Wheatleyk (www.margaretwheatley.com) urteak daramatza antolakundeetan aholkulari. "Grassroots" edo herri- eta auzo-mugimenduetan, gobernuz kanpoko eta barneko erakundeetan, irabazi asmorik gabekoetan eta bestelakoetan,... Hemen Meg, komunitate osasuntsuak eraikitzeko 10 aholkuak.

Duela hamar urte luze eman zuen liburu hau argitara, sasoi hartan puri-purian ziren "zientzia berriak" (sistemen zientzia, anabasa edo kaosari buruzkoa,...) eta antolakundeen funtzionamendua uztartu eta erabilpen praktikoak iradoki nahian. Gogoan dut hitzaurrean aipatzen zuela, beretzat mundu berria zenean murgiltzen ari zen eta esplorazio hark bere aholkulari-pentsamoldean eragindakoa iradokitzen zuen, ziurtasunetik urrun, baina. Gurean Hobest-eko Alfonso Vázquez eta enparauak antzeko iturrietatik edandakoak dira.


Liburuaren ondorioz lanarekiko eta lanaldiko harremana ere aldatu zen gugan. Ziurgabetasuna, zalantza, kontrolik eza, autoeraketa, epea eta horrelakoak barneratzeraino.

Kili-kili egiten kontu horiek, bai? Hemen aukera bitxi bat liburua zeureganatzeko, BM31ren eskutik.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Thursday 29 July 2010

IMPROV WISDOM: Don’t Prepare, Just Show Up. How to live a spontaneous life

Liburu hau Patricia Ryan Madsonek (www.improvwisdom.com) bidali eta segituan irakurri genuen. Balmasedako trenean (matematika irakasten) eta geroxeago Ballontiko metroko joan-jinetan,... 2009ko urria edo.

Eta egunero aletxu bat irakurtzen. Eta beti oso sentsazio ederra irakurri ostean. Sosegua, itxaropena eta ideia-printzak. Norbera hustutzea eta sormenez puztea bat direlako sentsazioa. Txoko ederrez betea idatzi du Patriciak bere liburua. Xume-xume eta ulertzeko modu argian, gai sakonen gainean. Antzerki inprobisatuan eta irakasle ibilitako urteek emandako esperientziaren talatik.

Liburua eskuratu nahi? Hemen aukera bitxi bat, BM31ren eskutik.

Ondo bizi!

io: hauxe BM31-liburuak saioan mugitutatako 1. liburua. 
Hemen horretaz gehixeago ;-)!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

BM31-LIBURUAK MARTXAN! "Improv wisdom" 1. boomerang-a

Ezusteko ederra gaur. Lagun barri baten mezua telefonoan:
"Kaixo Eleder, soy Jon Mikel y he cogido prestado uno de tus libros de Lan ekintza, "Improv Wisdom". Muy buena iniciativa, eskerrik asko. www.jonaltuna.com"
Muy buena iniciativa. Hala bedi ;-)! Esker mila, Jon Mikel!

Esperimentu honi ekin eta gero, horixe da jaso dugun lehenengo erantzuna. Tira, hegan dago jada liburu bat, beste lehio bat irekita, beste bide bat urratuta. Nora ote? Zer ekarriko? Zer eragin, solasaldi, ideia, ekimen,... Batek daki, baina aidean da boomerang-a eta bueltakoaren ez-jakiteak zirrara moduko bat sortzen digu.

Beste libururen bat hartu nahi? Hona hemen zelan hasi ahal zaren.

Zer bide gehiago zabaldu ditzakegu esperimentu honetan? Zure ekarpenak oso ondo etorriko dira, eta guri zerbait bururatuz gero, kontatuko dizugu!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Zor-o-mena
Twitter: @Eleder_BM

Wednesday 28 July 2010

ECOLOGICAL INTELLIGENCE: how knowing the hidden impacts of what we buy can change everything

Adimen emozionala: bolo-bolo dabilen gaia. Daniel Golemanek (www.danielgoleman.info) izen bereko liburua idatzita ospe handia hartu zuen. Ondoren ere jarraitzen du han hitzaldia, orain liburua, lan emankorrean. Irratiko saioa egiten dugula azaldu eta ingurukoei zabaltzeko bidali zigun "Ecological intelligence" izeneko liburua, eta liburu hori aitxakia hartuta elkarrizketan hasi gaitezke. Eskuratu nahi? Bilbo aldera bazatoz errez errez daukazu. Hara zer egin ahal duzun. Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Saturday 24 July 2010

REDEFINING OUR RELATIONSHIPS: Guidelines For Responsible Open Relationships

Maitasuna, harremanak, sexua, jeloskorkeria, zintzotasuna, fideltasuna, monogamia, sineskerak,... Bizitzako gakoen artean dira horiek guztiak. Azken urteotan harreman monogamikoetatik haragokoetarantz jo izan du jende ugarik. Harreman irekiak eta poliamory hitzak erabiltzen dira, besteak beste.

Gai zabala eta zaila. Noizbehinka zer pentsa emango dizuna zeuri ere, ziur aski,

San Fracncisco aldeko Wendy-o-Matikek (http://wendyomatik.com)
liburu zintzoa eta argia idatzi du horretaz eta BM31en apalategian da hau ere, bizitza "profesionalean" bizitza "pertsonalak" zuzen-zuzenean eragiten duela sinestuta.


Liburua hartu gura dozula? Hemen duzu zain eta doan, mezutxo bat idatzi eta aurrera! Gero, nahi izatekotan, hartuko dugu solaserako astia ere bai.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Friday 23 July 2010

SUSTAINABILITY BY DESIGN: A Subversive Strategy for Transforming Our Consumer Culture

John R. Ehrenfeldek  (www.johnehrenfeld.com) liburu trinkoa idatzi omen du egungo gai nagusietako baten gainean. Asti gutxi eman izan diogu, baina itxuraz, ondo lantzea merezi duen eta ideia asko eman ditzakeen liburu horietakoa dugu SbD hau.

Liburua haru gura dozula? Hemen duzu zain eta doan, mezutxo bat idatzi eta aurrera! Gero, nahi izatekotan, hartuko dugu solaserako astia ere bai.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Wednesday 14 July 2010

AUTHENTIC HAPPINESS: using the new Positive Psychology to realize your potential for lasting fulfillment

Urte batzuk badira Martin Seligmanek bere liburua bidali zigula BERBAZ irrati-saioa egitearren, entzuleen eskura jartzeko. Hemen bere webgunea.


Ospe handiko egilea eta jarraitzaile asko omen daukana. Orriztatu egin izan dugu soilik, baina, guk, gure zoriontasun xaloan ;-)!

Liburua gura? Hemen duzu zain eta doan, mezutxo bat idatzi eta aurrera!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena



Twitter: @Eleder_BM

Tuesday 13 July 2010

THE WHOLENESS OF NATURE: an exploration of Goethe’s scientific work.

Hara Henri Bortoft, liburu honen egilea, nola aurkezten diguten irakasle ibili ohi den Schummacher College-en orrialdean.



"Fisika eta zientziaren filosofia irakasle jardun izan du nagusiki Henri Bortoft-ek. David Bohm eta Basil Hiley-ren eskutik ikertu izan du teoria kuantikoan osotasun-gaiak eta gaur egun zientzia Goethetarraren gaineko ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu. Baita ere, konzientzia zientifiko modernoaren garapenari buruzkoak."


Itzel gogo handiz pasako diogu liburu eder eta oso hau gaian interesa duenari. Zuk zeuk ardura hartu gura? Badakizu, bada, zer erreza den:
hemen liburua zure zain, mezutxo bat idatzi eta aurrera!

Ondo bizi!



Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Friday 9 July 2010

GETTING MESSY: a guide to TAKING RISKS and opening the IMAGINATION for teachers, trainers, coaches and mentors

Kim Hermanson (hauxe bere sare-gunea: http://aestheticspace.typepad.com/) Espazio Irekiko OSLIST zerrenda oparoari agur esaten zion mezuaren bitartez ezagutu genuen, txiripa hutsez. Irratikoa kontatu mezu baten, eta liburua berehala bidali zigun. Nahi beste galdera egin genezaion esan zigun ere bai.

Bere liburua jan egin dugu, sasoi baten sarri trenez Abadiñora joan-etorrian ibili gara eta. Oso proposamen egokia egiten digu eta alde askotatik ekiten dio gaiari liburuan: talde baten trebatzaile, irakasle, edo gidari zereginetan ari bagara, jarrera irekia izan dezagun. Onar eta aitor dezagun zerbait badakigula, gogo biziz ekiten diogula gure ardurari, baina jakintza eta sormena talde osoarengan barreiatuta dagoela jakitun. Gure rola, beraz, guztiongan dauden txatalen bidez ahalik eta ohialik ederrenak era daitezen. Jarrera ireki, ausart,  zintzo, beldurrik gabeko eta jolastian hurbil gaitezen "gidari" zereginetara. Taldearen zerbitzuko.

riketa mordoa proposatzen digu Kimek bere liburuan, trabatzaile, aholkulari, esatari, irakasle,... rola irekiago har dezagun. Gure ahuldadean eroso bizi gaitezen, izkutatu gabe, irekiz, jendartearen jakintza zabalari leku eginez eta guztion arteko ikasketa-gune partekatua sortzen lagunduz.

Irakasle/trebatzaile/esatari,.. zereginetan urteetan antzeko bidea hartua genuen  eta horretaz guztiaz dexente pentsatu izan dugu. Ze gozoa, beste norbaitek horretaz guztiaz horren sakon eta argi idatzi izana!

Liburuari bistadizoa egin gura? Hemen duzu liburua zain eta doan, mezutxo bat idatzi eta aurrera!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Tuesday 29 June 2010

THEORY U: Open mind, open heart, open will

Bolo-bolo dabilen liburua. Antolaketa, autoeraketa, sistemen teoria, talde-sormena, banakoa (bihotz, buru, gorputz eta arima) eta taldearen arteko dantza,...

Gai horiek jorratzen ditu "U teoria" liburu sonatuan Peter Senge-en lankide den Otto Scharmer-ek.

Hona hemen liburuaren webgunea. Interesgarria? Aurrera, bada, idatzi mezu bat eta hartu kargu!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM