Ezagutzaren gizartea deritzon honetan gero eta jende gehiagori egokituko zaigu burua erabilita ideiak eta konponbideak askatzea. Ezin "jende sormentsuaren" buru utzi. Denoi egokituko omen zaigu "sortzea", helburua zein den guztiz argia ez den egoeretan ere. Baldintza horietan gidatutako jolasak giltzarri izan ohi dira.Dave Gray, Sunni Brown eta James Macanufok sinatutako liburu hau oso lagungarria izango zaizu lan munduan trebatzaile edo fazilitadore ibiltzen bazara edo inoiz talde-dinamikak bideratzea suetatzen bazaizu.
Jolasaren izaera eta oinarriak aztertzen dituzte bertan eta jolas eraginkorra lan-inguruan bideratzeko izan eta landu behar genituzkeen ezaugarriak.
Sarrerako atal horien ondoren jolas-andana zabala bildu dute egileek eta webgune hauxe jarri digute proposamen gehiago partekatzeko.
Ondo bizi!
Eleder
BM31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
- www.burumapak.blogspot.com
- www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (IRRATI ELKARRIZKETAK)
- www.bm31-liburuak.blogspot.com
No comments:
Post a Comment