Tuesday 31 August 2010

THE ART OF THE IDEA and how it can change your life

Atzo liburu andana etorri zaigu etxera, sei. Dirudienez Bilboko Aste Nagusian jai hartuta ibili dira postariak eta guztiak batera etorri dira. Etxea uzten ari gara. Ikasle paristar gazte bi bizi dira orain bertan eta harritu antzean zeuden hainbeste liburu ikusita postontzian sartu ezinik.

Gu Mundakan biziko gara bihartik aurrera. Eta han, astia hartuko dugu atzokoen artean ederrenetsi genuen "The art of the idea" hau gozatzeko. Orriztatu baino ez dugu egin baina sekulako traza hartu diogu. Edukia oso interesgarria eta ediziobenetan zaindua eta berezia.


"Whatever your idea is about ideas, this book will change it" dio atzekaldeko promo-eleak. Eta gu, baiezkoan gaude, intuizioz. Hara zer dioen senaz, liburua antolatuta dagoen 20 oharren arteko 7.ean: "Trust YOUR INSTICTS, or they will GO AWAY".

Senez eta bihotzez diotsugu, liburu hau guk geuk hartuko dugu egun batzuetarako. Gero, BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita,  zure esku izan dezakezu liburua, BM31k utzita. Ondo bizi! .

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

ANYTHING BUT ORDINARY: A Crash Course in Lateral Business Thinking

Esku artean hartu eta berehala hartu genion Tom Peters, Jonas Ridderstråle eta Kjell A Nordström egileen liburuen traza. Enpresa kudeaketan ari direnentzako gida-liburuak, oso hizkuntza zuzenean idatziak.

Gerora jabetu ginen, Anja Foerster & Peter Kreuz, "Anything but ordinary" honen egileek aipatutakoei esker ona adierazten diete eurengan izandako eragin nabarmenagatik.

Enpresa berritzaileentzako aholkuak ematen dituzte euren esperientzian sinesmenetan (hona hemen, egileok plazaratutako manifestua) eta adibide ugaritan oinarrituta.

Hementxe liburuari buruzko xehetasun gehiago. Eskuratu nahi? Bada, idatzi mezu bat hona eta zure esku izan dezakezu liburua, BM31k utzita. Ondoren, gura bazenu, solasalditxo bat izango genuke liburua aitxakia hartuta. 

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Tuesday 17 August 2010

LIVING IN MORE THAN ONE WORLD: how Peter Drucker´s wisdom can inspire and transform your life

Peter Drucker azken hamarkadetan enpresa eta kudeaketa munduan eragin handia izan duen horietakoa da. Besteak beste, ezagutza-gizartea omen den honi buruz lehenik idatzi zuenetakoa dugu. Hura elkarrizketatzen hainbat aldiz izan zen Bruce Rosenstein eta duela gutxi liburua atera du harengandik ikasi zituenak eta nork bere bizitzan aplikatzeko modukoak bilduz. Liburuaren izenburuak iradokitzen duena, bizitza zoriontsurako giltza, alde ugaritan jardutea eta interesak jorratzea.

Bideo honetan, Drucker, hil baino 7 hilabete lehenago, Rosensteinen galderei erantzuten:


Mezu bat hona eta zure esku izan dezakezu liburua, BM31k utzita. Ondo bizi! .

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Monday 16 August 2010

CRACKING CREATIVITY: the secrets of creative genius

Michael Michalko (www.creativethinking.net) dugu sormenari buruzko aditu handietako bat. Thinkertoys idatzi eta gerokoa da Cracking creativity hau. Atzealdean dakarren testutik entresaka egin dugu:
"Ideiak! Zer da sormena? Zer dela eta pertsona batzuk horrenbestekoa? Zein da haien sekretua? Ikasi ote daitezke haien metodoak? Liburu honek erantungo dizkizu galdera horiek, eta zure esku jarriko dizkizu bizitza aldatuko dizuten teknikak,..." 

Askotxo esatea da, ez da? Dena den, alor horretan ibili ohi bazara, lagungarri izango zaizu nolabait. Liburuari bistadizoa egin nahi? Mezu bat hona eta zure esku, BM31k utzita. Ondo bizi! .

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

CROSSING THE UNKNOWN SEA: Work as a pilgrimage of identity

Aspalditxo izan dugu liburu hau eta egileak bidalitako kaseteren bat etxean. Gai mamitsua hartzen du David Whyte poetak testu honetan. Beharra. Lana, identitatearen peregrinazio moduan. Zertan lan egin behar dugu? Zer eman behar dugu lanean? Bizitza eta lana, bakoitza bere aldetik joan behar dira ala guztiz bat izan behar dute?

Poeta da David Whyte eta oso modu dotore, ausart eta benetakoan heldu dio gaiari. Horren inguruan zalantzaldean bizi bazara, argi emango dizu honek, baietz!

 Liburuaren ondorioz lanarekiko eta lanaldiko harremana ere aldatu zen gugan. Ziurgabetasuna, zalantza, kontrolik eza, autoeraketa, epea eta horrelakoak barneratzeraino.

Kili-kili egiten kontu horiek, bai? Mezu bat hona eta zure esku, BM31renetik. Ondo bizi! .

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

CLASSIC FEYNMAN: all the adventures of a curious character

Zientzialari handia izan omen zen Richard P. Feynman -1918-1988- (Manhattan proiektuan Los Alamosen bonba atomikoa sortzeko proiektuari lotua egoteraino, antza) eta Nobel Saria ere jaso zuen fisika arloan 1965ean. Zientzialarien artean eszentrikotzat joa ei zen arteari atxikia bizi zelako (margolari eta perkusio-jole trebea omen zen) eta harremanei buruz ikuspegi liberala zuelako oso, besteak beste.

RALPH LEIGHTON haren lagunak bildu zituen Richard P. FEYNMAN berak idatzitako pieza interesgarrienak 500 orrialde luzeko liburu honetan eta jendaurrean hizlari ere entzun ahal dugu Feynman bera 19 gai eta pasadizoren gainean. liburuak dakarren CDan.

Gaur egun, Feynmanen jarraitzaileek webgune hau dute eta Wikiquotes honetan dituzu haren aipu azpimarragarri batzuk.

Liburua eskuratu gura baduzu, mezu bat hona eta zure esku. Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Wednesday 11 August 2010

DISRUPTING CLASS: how disruptive innovation will change the world learns

Clayton Christensenek proposatu izan du "disruptive innovation" kontzeptua eta nolabatieko ospea lortu izan du kudeaketa gaietan ari direnen artean.

Taldea osatu zuen (Curtis John eta Michael hornekin) eta kontzeptu horiek tresna hartu eta etorkizunean behar dugun hezkuntza-sistemarako proposamena egin dute. Kako bat, irakurri dugun apurretik: ikasle bakoitzaren izaerara ondo moldatuko den sistema diseinatzea, ordenagailuek ematen dutena ondo baliatuz. Modularitatea.

Gai potolo horietan interesik bai?

Liburua eskuratu gura baduzu, mezu bat hona eta zure esku.

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

DO MORE GREAT WORK: stop the busy work and start the work that matters

Lana, bizitza eta zoriontasuna. Elkarrengadik hain gertu eta hain urrunduak sarri. Bokazioa, norberaren izatea, askatasuna, erantzukizuna, beldurra, arriskatzea, erratu, ikasi eta aurrera egitea,... Orainean bizi ala gerokoaren pentsutan sakrifikatu? Zoriontasuna ote da mugatuak jaio garela eta mugatuta bizi behar dugula onartzea? Dauzkagun muga horien barneko txoko txikitxuetan zorion-apurrak apreziatzea eta horietan pozik bizitzea? Ala, behingoan, hautsi, sakon barnera begiratu eta gure doaietan zentratuta, bizitzako une orori zentzua ematen saiatzea, egin behar dugun hori egiten ari garela sinestuta, eta guk egin ezean zulo hori hutsik utziko dugula jakitun?

Auto-laguntza saltzaileen eraginpeko lurrinak ote dira kontu guzti horiek ala "status quo" delakoa bere horretan jarraitzea nahi dutenek uxatu nahi dituzten pentsamolde ausartak?

Gai honen inguruan hainbeste denbora eman ohi dugu... BOX OF CRAYONSeko Michael Bungay Stanier-ek bidali digun liburu honek zerbait argituko ote digu?

Kili-kili egiten kontu horiek zuri ere bai? Hemen aukera bitxi bat liburua zeureganatzeko, BM31ren eskutik.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Sunday 1 August 2010

LEADERSHIP AND THE NEW SCIENCE: Discovering order in a chaotic world

Meg Wheatleyk (www.margaretwheatley.com) urteak daramatza antolakundeetan aholkulari. "Grassroots" edo herri- eta auzo-mugimenduetan, gobernuz kanpoko eta barneko erakundeetan, irabazi asmorik gabekoetan eta bestelakoetan,... Hemen Meg, komunitate osasuntsuak eraikitzeko 10 aholkuak.

Duela hamar urte luze eman zuen liburu hau argitara, sasoi hartan puri-purian ziren "zientzia berriak" (sistemen zientzia, anabasa edo kaosari buruzkoa,...) eta antolakundeen funtzionamendua uztartu eta erabilpen praktikoak iradoki nahian. Gogoan dut hitzaurrean aipatzen zuela, beretzat mundu berria zenean murgiltzen ari zen eta esplorazio hark bere aholkulari-pentsamoldean eragindakoa iradokitzen zuen, ziurtasunetik urrun, baina. Gurean Hobest-eko Alfonso Vázquez eta enparauak antzeko iturrietatik edandakoak dira.


Liburuaren ondorioz lanarekiko eta lanaldiko harremana ere aldatu zen gugan. Ziurgabetasuna, zalantza, kontrolik eza, autoeraketa, epea eta horrelakoak barneratzeraino.

Kili-kili egiten kontu horiek, bai? Hemen aukera bitxi bat liburua zeureganatzeko, BM31ren eskutik.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM