Gu Mundakan biziko gara bihartik aurrera. Eta han, astia hartuko dugu atzokoen artean ederrenetsi genuen "The art of the idea" hau gozatzeko. Orriztatu baino ez dugu egin baina sekulako traza hartu diogu. Edukia oso interesgarria eta ediziobenetan zaindua eta berezia.
"Whatever your idea is about ideas, this book will change it" dio atzekaldeko promo-eleak. Eta gu, baiezkoan gaude, intuizioz. Hara zer dioen senaz, liburua antolatuta dagoen 20 oharren arteko 7.ean: "Trust YOUR INSTICTS, or they will GO AWAY".
Senez eta bihotzez diotsugu, liburu hau guk geuk hartuko dugu egun batzuetarako. Gero, BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita, zure esku izan dezakezu liburua, BM31k utzita. Ondo bizi! .
Eleder
BM31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
- www.burumapak.blogspot.com
- www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (IRRATI ELKARRIZKETAK)
- www.bm31-liburuak.blogspot.com
No comments:
Post a Comment