Monday, 6 December 2010

CONCISE LEARNING: learn more & score higher in less time with less effort

Ikasleei (ikasketaren profesionalak behar luketenak) zuzendutako liburua. Ziur aski inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun ondo ikasten jakitea, informazioz eta desinformazioz inguratuta bizi garen honetan.

Toni Krasnic-en liburuak horrexetan lagunduko dizu: hobeto ikasten. Ez hori bakarrik zeure bizitza hobeto gobernatzen lagundu nahi dizu liburu honek. Buru-mapez ondo hornituta dago liburua eta gainera, oso liburu-sorta interesgarria proposatzen du atalez atal.

Atal nagusi bi ditu liburuak:
  1. CLM (Concise learning method): edozein gairi buruz ikasteko metodoa proposatzen digu. Behar den guztia eginda, gehiegizko ezer egin barik.
  2. SOS (skills of success): zenbat jende ezagutzen dugu ikasketetan ondo eman, baina bizitzan ezin aurrera eginik? Bizitzan hobeto moldatzeko gaitasunak garatzen lagundu nahi digu baita ere Tonik: pentsatzea eta ikastea; arazo konpoketa eta sormena; komunikazioa; osasuna; dirua; etika eta gizarte erantzukizuna,...

Nerabeek edo unibertsitate ikasleek oso lezio ederrak atera ditzakete liburu honetatik, bai eta lan munduan ase ezinik dabilen eta bestelako zerbaiten bila dabilen edozeinek ere...

Liburua eskuratu nahi? BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita,  zure esku izan dezakezu, BM31k utzita. Ondo bizi!


Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM
 

No comments:

Post a Comment