Monday 20 December 2010

A THOUSAND NAMES FOR JOY: living in harmony with the way things are

Byron Katierengandik (www.thework.com) kutxatxoa etxera aurreko astean. Hiru liburu barnean eta oso gutun atsegina. Idatzi genionik ere ahaztuta genuen. Haietako bat tren aldi luzeetan laguntzeko hartu nuen. Itzela. Gai hauei buruz gauza dexente irakurrita gaude. Baina ez dugu bat gogoratzen hau bezain argia eta zorrotza. Oso eraginkorra eta aholkugarria: "A thousand names for joy" (mila izen zoriontasuna esateko). Stephen Mitchell elkarlagunaren laguntzaz egina; hark ingelesera itzulia zuen aspaldian "Tao Te Ching" sonatsua, eta itzulpen hartatik ateratako pasarteak botatzen izan omen dizkio egileari. Byronek bertsolariaren gisa gaiari erantzun, eta horrela, 81 atal osatu arte.

Funtsa: badena dena da, eta maita ezazu den-dena, den modu-modu horrexetan. Gauza bera hainbat erpinetatik azalduko digu ederto Byron Katiek liburuan zehar. Paradigma-aldaketa lor dezake. Zoriontsu izaten lagunduko dizu, lepoa ematen dut.

Espazio Irekiaren azpian den pentsamoldearen antza ere, itzela, bestalde.
The Work edo Inquiry esaten dio edozein pentsamendu mingarriri buelta egiteko prozesu sinpleari, idatziz landu beharrekoari. 4 galdera eta ekintza
  1. Egia al da?
  2. Ziur-ziur jakin al dezakezu egia dena?
  3. Nola erreakzionatzen duzu pentsamendu hori sinesten duzunean?
  4. Nor izango zinateke pentsamendu hori kanpo utziz gero?
eta
Buelta eman pentsamendu horri
Gaiaren gainean interesa bai? Liburua eskuratu gura? BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita,  zure esku izan dezakezu.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Zor-o-mena

Twitter: @Eleder_BuM

Tuesday 7 December 2010

MOST OF ALL THEY TAUGHT ME HAPPINESS

Robert Mullerek (1923, Belgika) Germania zein Frantzia estatuen menpe izandako Alsace-Lorraine eskualdean eman zuen haurtzaroa. Gudek eragin handia izan zuten bere arbasoengan bai eta berarngan ere. Erresistentzian ere eman zituen bere gaztaroko urte batzuk,... eta horrek guztiak bere bokaziora bideratu zuen: aurrerantzean bakeraren aldeko lanean jardungo zuela erabaki bait zuen gudaren lazkeriak gertu-gertutik ezagutzearen ondorioz. 1948an saiakera lehiaketa baten gailendu eta Nazio Batuetan praktikaldi bat jaso zuen sari gisa. Ordutik 40 urte eman zituen bai Nazio Batuetan (tarte baten U Thant-en laguntzaile zuzen ere izan zen) bai haien eskutik sortutako Univeristy for Peace delakoaren buru. Gaur egun Costa Rican bizi da gehienbat aipatutako Unibertsitatetik gertu eta horretan laguntzeaz gain, idazten eta batetik bestera hizlari ibiltzen da oraindik ere.

"Most of all they taught me HAPPINESS" liburua argitaratu zuen 1978an lehenengoz eta duela hilabete batzuk BM31 liburu sortarako kopia bat bidali zigun. Bere bizitzako pasadizo ugariz lagunduta ematen dizkigu "humanitatearen eta planetaren onurarako ahots paregabea" eta "buru sormentsu ausartaz eta erabateko konpromisoduna" hitzak jaso izan dituen Robert Muller-ek bere bizitzarako errezetak.

Liburua eskuratu nahi? Mezu bat hona idatzita,  zure esku izango duzu laster, BM31k utzita. Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

Monday 6 December 2010

CONCISE LEARNING: learn more & score higher in less time with less effort

Ikasleei (ikasketaren profesionalak behar luketenak) zuzendutako liburua. Ziur aski inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun ondo ikasten jakitea, informazioz eta desinformazioz inguratuta bizi garen honetan.

Toni Krasnic-en liburuak horrexetan lagunduko dizu: hobeto ikasten. Ez hori bakarrik zeure bizitza hobeto gobernatzen lagundu nahi dizu liburu honek. Buru-mapez ondo hornituta dago liburua eta gainera, oso liburu-sorta interesgarria proposatzen du atalez atal.

Atal nagusi bi ditu liburuak:
  1. CLM (Concise learning method): edozein gairi buruz ikasteko metodoa proposatzen digu. Behar den guztia eginda, gehiegizko ezer egin barik.
  2. SOS (skills of success): zenbat jende ezagutzen dugu ikasketetan ondo eman, baina bizitzan ezin aurrera eginik? Bizitzan hobeto moldatzeko gaitasunak garatzen lagundu nahi digu baita ere Tonik: pentsatzea eta ikastea; arazo konpoketa eta sormena; komunikazioa; osasuna; dirua; etika eta gizarte erantzukizuna,...

Nerabeek edo unibertsitate ikasleek oso lezio ederrak atera ditzakete liburu honetatik, bai eta lan munduan ase ezinik dabilen eta bestelako zerbaiten bila dabilen edozeinek ere...

Liburua eskuratu nahi? BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita,  zure esku izan dezakezu, BM31k utzita. Ondo bizi!


Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM