Tuesday 29 June 2010

THEORY U: Open mind, open heart, open will

Bolo-bolo dabilen liburua. Antolaketa, autoeraketa, sistemen teoria, talde-sormena, banakoa (bihotz, buru, gorputz eta arima) eta taldearen arteko dantza,...

Gai horiek jorratzen ditu "U teoria" liburu sonatuan Peter Senge-en lankide den Otto Scharmer-ek.

Hona hemen liburuaren webgunea. Interesgarria? Aurrera, bada, idatzi mezu bat eta hartu kargu!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Monday 21 June 2010

TURNING NUMBERS INTO KNOWLEDGE

Hona hemen liburu honen webgunea. Arazoak konpontzeko artea ikasi omen dezakegu bertatik. Orriztatze soil batek argi uzten du liburuaren balioa. Jonathan O. Koomey egilea.

Interesgarria? Aurrera, bada, idatzi mezu bat eta hartu kargu!

Honi buruz solastatzeko irrikitan gauzkazu!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

BM31 LIBURUAK ETA LAN EKINTZA

Gaur Lan Ekintzako enpresa tailerrera, (BILBAO, Uribitarte 6, 2. solairua) ekarri ditugu liburu horietako batzuk. Bertako arduradunak jakitun dira. Apaletan daude zure zain.



Hona hemen orain arteko liburu-zerrenda.

Liburu horietakoren batek interesa piztuko balizu, aurrera...



  1. eraman ezazu
  2. jakinaren gainean egon gaitezen mezu bat bidali egiguzu (eleder.aurtenetxe@gmail.com) eta
  3. egingo dugu berba

    Eleder
    BM
    31_ BILBAO: Mind Mapping-
    Open Space Technology-Sormena


    Twitter: @Eleder_BM

    BM31 LIBURUAK ETA BILBO HIRIA IRRATIA

    Ekarriko ditugun liburu gehienak ingelesez idatziak dira eta Bilbo Hiria Irratiaren bitartez heldu zaizkigu. 2000. urtetik-edo kolaboratzaile gara irrati horretan. Ordubeteko elkarrizketak egin izan ditugu ordutik. Gaur egun, BERBAZ saioa gure kargu.

    Hori guztia azalduz, liburu-egileei mezu bat botatzen diegu euren liburuaren ale bat igorriko ote liguketen. Trukean, gure entzuleen esku jarriko ditugula eta ahoz-ahokoa egingo dugula.

    Haietako askok liburua bidali izan digu.

    Liburuok entzuleen eta ingurukoen esku jartzeko asmoa dugu blog honen bitartez.

    Astiro-astiro liburu horien berri emango dizugu, eta oraindixik animatzen zaitugu liburuok erabiltzera.

    Liburua(k) eskatu, eraman, irakurri-edo, eta nahi izanez gero, kontatuko diguzu gero. Beharbada, elkarrekin bazkaldu (gonbidatuta zaude!) eta irratira etorrita.

    Gogoko plana?

    Eleder
    BM
    31_ BILBAO: Mind Mapping-
    Open Space Technology-Sormena


    Twitter: @Eleder_BM

    BM31 LIBURUAK: AURKEZPENA

    Liburu asko eta askok pizten digu gogoa. Haietako asko eskuratu izan ditugu. Batzuk irakurri, beste batzuk zatika begiratu eta nota batzuk hartu, eta gutxienak ondo sakon landu. Sakonago zein azalago irakurritakoek hazten lagundu izan digute, lurralde ezezagunetan murgiltzen, paradigma berriz janzten.

    Horren lan handia idazlearena eta batzutan etekin eskasa atera.

    Liburua egile(ar)en eta iralurlearen arteko elkarrizketa moduan bizi behar dugu. Testutik burura, eta burutik testura, irudietara, proiektuetara, ekintzara zein elkarrizketara eta burura berriz. Garena aldatzeko, hobetzeko.

    Ahozko elkarrizketaren bidez ikasten dugu gustoren BM31n. Eta blog honi asmo horrexez ekingo diogu: liburuak aitxakia hartuta, elkarrizketa interesgarriak sortuko direlako itxaropenaz.

    Etxeko apaletan hautsa batzen ari diren liburu interesgarri ezinagoak zure esku jarriko ditugu. Eskuratu ahal izango dituzu eta, nahi izanez gero, zure gai kutun horiei buruz mintzatuko gara. Elkarrizketaren bitartez, esan, entzun, galdetu eta erantzutearen bitartez, jakintzan sakontzen dugulakoan.

    Animatuta?


    Eleder
    BM
    31_ BILBAO: Mind Mapping-
    Open Space Technology-Sormena

    Twitter: @Eleder_BM