surfa eta yoga konbinatzen ditu Eoin Finn-en proposamenak,...
liburuska fin-fina
Eleder BuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus) @Eleder_BuM (Twitter)
Liburu ederrak zure eskura, berbaldi oparoen ate! Books we want to share with you as a bridge to start a good chat! Libroj vi povas peti al ni. Poste oni povas kafetumi kaj babili kune! eleder.aurtenetxe@gmail.com

Ezagutzaren gizartea deritzon honetan gero eta jende gehiagori egokituko zaigu burua erabilita ideiak eta konponbideak askatzea. Ezin "jende sormentsuaren" buru utzi. Denoi egokituko omen zaigu "sortzea", helburua zein den guztiz argia ez den egoeretan ere. Baldintza horietan gidatutako jolasak giltzarri izan ohi dira.
Atzo liburu andana etorri zaigu etxera, sei. Dirudienez Bilboko Aste Nagusian jai hartuta ibili dira postariak eta guztiak batera etorri dira. Etxea uzten ari gara. Ikasle paristar gazte bi bizi dira orain bertan eta harritu antzean zeuden hainbeste liburu ikusita postontzian sartu ezinik.
Michael Michalko (www.creativethinking.net) dugu sormenari buruzko aditu handietako bat. Thinkertoys idatzi eta gerokoa da Cracking creativity hau. Atzealdean dakarren testutik entresaka egin dugu: "Ideiak! Zer da sormena? Zer dela eta pertsona batzuk horrenbestekoa? Zein da haien sekretua? Ikasi ote daitezke haien metodoak? Liburu honek erantungo dizkizu galdera horiek, eta zure esku jarriko dizkizu bizitza aldatuko dizuten teknikak,..."
Aspalditxo izan dugu liburu hau eta egileak bidalitako kaseteren bat etxean. Gai mamitsua hartzen du David Whyte poetak testu honetan. Beharra. Lana, identitatearen peregrinazio moduan. Zertan lan egin behar dugu? Zer eman behar dugu lanean? Bizitza eta lana, bakoitza bere aldetik joan behar dira ala guztiz bat izan behar dute?
Zientzialari handia izan omen zen Richard P. Feynman -1918-1988- (Manhattan proiektuan Los Alamosen bonba atomikoa sortzeko proiektuari lotua egoteraino, antza) eta Nobel Saria ere jaso zuen fisika arloan 1965ean. Zientzialarien artean eszentrikotzat joa ei zen arteari atxikia bizi zelako (margolari eta perkusio-jole trebea omen zen) eta harremanei buruz ikuspegi liberala zuelako oso, besteak beste.
Eta egunero aletxu bat irakurtzen. Eta beti oso sentsazio ederra irakurri ostean. Sosegua, itxaropena eta ideia-printzak. Norbera hustutzea eta sormenez puztea bat direlako sentsazioa. Txoko ederrez betea idatzi du Patriciak bere liburua. Xume-xume eta ulertzeko modu argian, gai sakonen gainean. Antzerki inprobisatuan eta irakasle ibilitako urteek emandako esperientziaren talatik.
Kim Hermanson (hauxe bere sare-gunea: http://aestheticspace.typepad.com/) Espazio Irekiko OSLIST zerrenda oparoari agur esaten zion mezuaren bitartez ezagutu genuen, txiripa hutsez. Irratikoa kontatu mezu baten, eta liburua berehala bidali zigun. Nahi beste galdera egin genezaion esan zigun ere bai.
Bere liburua jan egin dugu, sasoi baten sarri trenez Abadiñora joan-etorrian ibili gara eta. Oso proposamen egokia egiten digu eta alde askotatik ekiten dio gaiari liburuan: talde baten trebatzaile, irakasle, edo gidari zereginetan ari bagara, jarrera irekia izan dezagun. Onar eta aitor dezagun zerbait badakigula, gogo biziz ekiten diogula gure ardurari, baina jakintza eta sormena talde osoarengan barreiatuta dagoela jakitun. Gure rola, beraz, guztiongan dauden txatalen bidez ahalik eta ohialik ederrenak era daitezen. Jarrera ireki, ausart, zintzo, beldurrik gabeko eta jolastian hurbil gaitezen "gidari" zereginetara. Taldearen zerbitzuko.