Showing posts with label PARADIGMAK. Show all posts
Showing posts with label PARADIGMAK. Show all posts

Wednesday, 7 December 2011

TAKE BACK YOUR TIME











Unai handia pasa zan gure txokotik eta BM31 lliburuetako pieza eder bat eskatu oskun aholku... goiko horixe eroan auen, beragaz izan ohi dogun solasaldi aberats, umore-tantaz jositako horietako baten ostean.... eta berari eskatu dotsegu liburu itzel honen inguruko zeozer jarri daien... laster osoago.




Liburua eskuratu gura? mezu bat hona idatzita,  zure esku izango duzu. eta gero, gura baduzu, iruzkinen bat gehitu honetan blog honetan edo kafe bat hartuko dugu liburuaren aitxakitan!

Ondo bizi!


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

Friday, 2 December 2011

SEX AT DAWN: The Prehistoric Origins of Modern Sexuality


New York Times-en liburu salduenen zerrendakoa, Christopher Ryan eta Cacilda Jethák (http://www.sexatdawn.com) ikerketa trinkoa egin eta liburu puska atera dute gure artean eta pentsamoldean nagusi den baina hainbeste arazo eragiten  dituzten harreman itxiak kolokan jarriz.

Egia ote emeek euren segurtasuna bermatuko lukeen arraren bila eta arrek aita izate segurua bermatuko lieketen emeen alde egin izan dutela nagusiki?

Egia ote harreman monogamiko itxia dela jendarteko harmonia eta eboluzioa bermattzen duen eredu bakarra?

Zer jakin dezakegu horretaz guztiaz gaurko herri indigenak, historia eta bestelako bizidunak aztertuz gero?

Urritasuna eta lehia ala ugaritasuna eta eskuzabaltasuna eta konpartitzea?

Zer pentsa emango diote gaiaz kurioso denari, baina baita ere, kontu hauetan guztiz eszeptikoa denari ere. Geroan gizarte armoniatsuagoa izango badugu, gai honetan ere eraldaketa handia dator hurrengo hamarkadetan, baietz! Eta lasai hartu kontua, denok gara eta bonoboen lehengusu :-)! 
Liburua eskuratu gura? BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita,  zure esku izango duzu hau ere.

Ondo bizi!




Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

Monday, 20 December 2010

A THOUSAND NAMES FOR JOY: living in harmony with the way things are

Byron Katierengandik (www.thework.com) kutxatxoa etxera aurreko astean. Hiru liburu barnean eta oso gutun atsegina. Idatzi genionik ere ahaztuta genuen. Haietako bat tren aldi luzeetan laguntzeko hartu nuen. Itzela. Gai hauei buruz gauza dexente irakurrita gaude. Baina ez dugu bat gogoratzen hau bezain argia eta zorrotza. Oso eraginkorra eta aholkugarria: "A thousand names for joy" (mila izen zoriontasuna esateko). Stephen Mitchell elkarlagunaren laguntzaz egina; hark ingelesera itzulia zuen aspaldian "Tao Te Ching" sonatsua, eta itzulpen hartatik ateratako pasarteak botatzen izan omen dizkio egileari. Byronek bertsolariaren gisa gaiari erantzun, eta horrela, 81 atal osatu arte.

Funtsa: badena dena da, eta maita ezazu den-dena, den modu-modu horrexetan. Gauza bera hainbat erpinetatik azalduko digu ederto Byron Katiek liburuan zehar. Paradigma-aldaketa lor dezake. Zoriontsu izaten lagunduko dizu, lepoa ematen dut.

Espazio Irekiaren azpian den pentsamoldearen antza ere, itzela, bestalde.
The Work edo Inquiry esaten dio edozein pentsamendu mingarriri buelta egiteko prozesu sinpleari, idatziz landu beharrekoari. 4 galdera eta ekintza
  1. Egia al da?
  2. Ziur-ziur jakin al dezakezu egia dena?
  3. Nola erreakzionatzen duzu pentsamendu hori sinesten duzunean?
  4. Nor izango zinateke pentsamendu hori kanpo utziz gero?
eta
Buelta eman pentsamendu horri
Gaiaren gainean interesa bai? Liburua eskuratu gura? BM31ko liburu guztien modura, mezu bat hona idatzita,  zure esku izan dezakezu.

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Zor-o-mena

Twitter: @Eleder_BuM

Tuesday, 13 July 2010

THE WHOLENESS OF NATURE: an exploration of Goethe’s scientific work.

Hara Henri Bortoft, liburu honen egilea, nola aurkezten diguten irakasle ibili ohi den Schummacher College-en orrialdean.



"Fisika eta zientziaren filosofia irakasle jardun izan du nagusiki Henri Bortoft-ek. David Bohm eta Basil Hiley-ren eskutik ikertu izan du teoria kuantikoan osotasun-gaiak eta gaur egun zientzia Goethetarraren gaineko ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu. Baita ere, konzientzia zientifiko modernoaren garapenari buruzkoak."


Itzel gogo handiz pasako diogu liburu eder eta oso hau gaian interesa duenari. Zuk zeuk ardura hartu gura? Badakizu, bada, zer erreza den:
hemen liburua zure zain, mezutxo bat idatzi eta aurrera!

Ondo bizi!



Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

Friday, 9 July 2010

GETTING MESSY: a guide to TAKING RISKS and opening the IMAGINATION for teachers, trainers, coaches and mentors

Kim Hermanson (hauxe bere sare-gunea: http://aestheticspace.typepad.com/) Espazio Irekiko OSLIST zerrenda oparoari agur esaten zion mezuaren bitartez ezagutu genuen, txiripa hutsez. Irratikoa kontatu mezu baten, eta liburua berehala bidali zigun. Nahi beste galdera egin genezaion esan zigun ere bai.

Bere liburua jan egin dugu, sasoi baten sarri trenez Abadiñora joan-etorrian ibili gara eta. Oso proposamen egokia egiten digu eta alde askotatik ekiten dio gaiari liburuan: talde baten trebatzaile, irakasle, edo gidari zereginetan ari bagara, jarrera irekia izan dezagun. Onar eta aitor dezagun zerbait badakigula, gogo biziz ekiten diogula gure ardurari, baina jakintza eta sormena talde osoarengan barreiatuta dagoela jakitun. Gure rola, beraz, guztiongan dauden txatalen bidez ahalik eta ohialik ederrenak era daitezen. Jarrera ireki, ausart,  zintzo, beldurrik gabeko eta jolastian hurbil gaitezen "gidari" zereginetara. Taldearen zerbitzuko.

riketa mordoa proposatzen digu Kimek bere liburuan, trabatzaile, aholkulari, esatari, irakasle,... rola irekiago har dezagun. Gure ahuldadean eroso bizi gaitezen, izkutatu gabe, irekiz, jendartearen jakintza zabalari leku eginez eta guztion arteko ikasketa-gune partekatua sortzen lagunduz.

Irakasle/trebatzaile/esatari,.. zereginetan urteetan antzeko bidea hartua genuen  eta horretaz guztiaz dexente pentsatu izan dugu. Ze gozoa, beste norbaitek horretaz guztiaz horren sakon eta argi idatzi izana!

Liburuari bistadizoa egin gura? Hemen duzu liburua zain eta doan, mezutxo bat idatzi eta aurrera!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM